Hauxe gara gu:
●Ikastetxe publiko, euskaldun, hezkidetzaile, inklusibo, ez-doktrinatzaile eta ez-konfesionala.
● Nortasun propioa daukan tamaina ertaineko ikastetxe hurbila, ikasleen jarraipen estua egiten duena, familiekin harreman sendoa daukana eta zerbitzu gehigarrien bitartez euren beharrizanetara egokitzen dena.
● Hiru etapaz osatuta dagoen, euren arteko sinergietan eta Ikastetxe Publiko Integral (IPI) formatua daukan ikastetxe bakarra.
● Ikaslearen ongizate fisiko eta emozionala irakaskuntza prozesuaren erdigunean daukan ikastetxea.
● Elkarbizitza eta bizikidetza irakaskuntza prozesuaren eta egunerokotasunaren erdigunean daukan ikastetxea.
● Komunitateko kide guztiak ikastetxearen bizitzan eta funtzionamenduan inplikatzea bilatzen duen ikastetxea.
● Esparru guztietan etengabeko behaketa, hausnarketa eta hobekuntza bilatzen duen ikastetxea.
● Euskal hizkuntza eta kultura ardatz izanda, eleaniztasuna bultzatzen duen ikastetxea.
● Ikasleen eta irakasleen garapen konpetentziala etengabe hobetzea helburu gisa daukan ikastetxea.
● Gardentasunean eta informazioaren transmizio egokian sinesten duen ikastetxea.
● Berrikuntza pedagogikoa eta lidergo pedagogikoa hobekuntza prozesuaren oinarri gisa hartzen duen ikastetxea.
● Ikastetxe jasangarria eta teknologikoki arduratsua.
● Aukera berdintasuna bermatzen duen ikastetxea.
● Aniztasunari erantzun egokia ematen dion ikastetxea.
● Ikasle, irakasle, zuzendaritza talde eta gizartearekiko iguritzapen altuak eta talentua identifikatu eta erabiltzen dituen ikastetxea.
● Erkidegoko, estatuko eta beste herrialdeetako erakunde eta ikastetxeekin saretzearen garrantzian sinesten duen ikastetxea.
● Etengabeko ebaluazio hezigarri, objektibo eta formatiboa bultzatzen duen ikastetxea.
● Lemoako ikastetxe bakarra eta herriko erdigunea izan nahi duen ikastetxea.
● Lidergo partekatua eta erabaki adostuak hartzen dituen ikastetxea.