AZAROAN EGINDAKO EKINTZA OSAGARRIAK
KIROL ASTEAn murgilduta gabiz azaroak 10etik 14ra. Hainbat ekintza desberdin egin ditugu eskolan: Lemoatxera irteera, Ibon Oregiren hitzaldia, jolasak, eskalada, patio jolasak, bolatokira irteera eta herritik irteera.
Haur Hezkuntzako ikasleak ere KIROL ASTEAn ospatu dugu. Ikusi ze ondo ibili garen jolasetan eta motor gainean!
DBH-ko ikasleak gustura aritu dira KIROL ASTEAN!
URRIAN EGINDAKO EKINTZA OSAGARRIAK
Joanak OPARI HARRIGARRI BAT liburua irakurri die Lehen Hezkuntzako 2.mailakoei.
Txirringaeskolakoen eskutik bizikleta tailerra eta maniobra desberdinetan trebatzeko ibilbidea egin dute Lehen Hezkuntzako 6.mailakoek.
Haur Hezkuntzako 5 urteko ikasleak robotika eta programazioaren hastapenak lantzen hasi dira.
LH 1eko ikasleek Kotxepin liburutegia ezagutzeko irteera dibertigarriaz gozatu dugu.
KONTU KONTARI martxan jarri dugu Haur hezkuntzan! Ipuinak entzuten poz-pozik eta adi-adi ibilli dira gure umetxoak!
Hall-a prest dugu GAU BELTZA ospatzeko. 🎃
HEDATZE TAILERRAK
- MATRIKULA ZABALIK -
INKLUSIOAREN ALDE ETA BAZTERKERIAREN AURKA.
"ASKE IZAN KOLORETAN"
EMAKUMEEN EGUNA
Gaurkoan Emakumeen Nazioarteko eguna aldarrikatzen dugu.
1975ean Nazio Batuen Erakundeak ofizialki onartu zuen egun hau.
Errespetua eta berdintasuna!
ZIENTZIA ASTEA
Aste honetan ikastetxean zientzia astea antolatu dugu eta hori dela eta, zientzietako ekintzak egingo ditugu: esperimentuak, logika-erronkak…
SANTA AGEDA BEZPERA
AZAROAK 25 IKASTETXEAN
Pasa dan astean, eskolako tutoreek ikasleei beka eskaerak banandu zizkieten etxera eramateko. Gutunean, eskaeraz aparte, jarraibideak dauzkazue. Eskaera sinatu eta zuen seme-alaben bitartez tutoreei helarazi edo idazkaritzara zuzenean ekarri.
Eskaera jaso ez duzuenok eta egin nahi duzuenok, etorri idazkaritzara edo Eskolako telefonora deitu (944280120) edo (administrazioa@lemoaipi.eus) emailera mezua idatzi.
Aurtengo jantokiko arduradunak hurrengoak dira
HH eta LH / Infantil y primaria: Jabi Lamadrid (jantokia@lemoaipi.eus)
DBH / ESO: Ane Urionabarrenetxea (jantokiadbh@lemoaipi.eus)
Aldaketaren bat egin edo zalantzaren bat argitu nahi izanez gero ondorengo emailera idatzi zenezakete (idazkaritza@lemoaipi.eus) edo idazkaritzara hurbildu.
EMAKUMEEN EGUNA